2014(e)ko apirilaren 7(a), astelehena
2014_03_15-Anie/Auñamendi (2.507m)
SARRERA:
Auñamedi, edo frantsezez Pic d´Anie, Mendebaldeko Piriniotan dagoen mendia da, Baretouseko ibarrean eta Bearneko lurraldean kokatutakoa. Nahiz eta Euskal Herrian ez egon kokatuta, oso lotuta dagoen mendia da eta euskaldunen mendi sakratutzat jo izan da. Tontorra 2.507 metrotan kokatuta dago.
Martxoaren 14ean, Bilbon gelditzen naiz Ibanekin eta Gasteizerantzako bidea hartzen dugu. Landher-eko dendan geldialdi bat egin da gero eta eroskian hainbeste gustatzen zaizkigun txokolatezko croisantak erosi ta gero, Izabarantzako bidea hartzen dugu musika ederrean.
Bederatziak aldera, heltzen gara San Martingo Harrikoko aterpe librera. Gauzak bertan sartu ta gero, gure ogea egiten dugu eta afaria prestatzen hasten gara, aurreko asteburuan Belgikatik egindako bidaiaren ondoren, bertako garagardo batzuk ditugu afaria eta tontorrean hartzeko.
Afariarekin edateko, edari isotoniko ezin hobea...
Gaua lo seko pasa ta gero, goizeko bost terditan esnatzen gara, gosaria prestatu, eta lo sakua eta arropak kotxera eramaten ditugu. Egun ikaragarria zetorrela antzeman zitekeen goizetik.
Neu ateratzeko prest, Ori mendia atzean goizeko lehen koloreekin.
Arlas eta Anie, aterpetik
Iban metroak irabazten
Metro batzuk igo eta gero, Arlas mendia alde batera utzita, Pescamouco lepoan
Pescamouco lepoa pasa ta gero, eskiekin zetorren Gotzon aurkitu genuen, Hemen bere bloga
Argazki hau berea, Iban eta ni, apurka apurka Anieko tontorrerantza bidean
Aniera bidean, iñor gure aurretik, zelako egune
Etxola metalikoan
Iban eta ni, metroak irabazten (argazkia Gotzonena)
Atzean Arlas daukagularik, edurra gogor, oso eroso ibiltzeko, momentuz kranpoiak erabiltzeko beharrik ez genuen ikusi. (argazkia Gotzonena)
Gertuago daukagu, hau udan oso ezberdina da eta buelta asko eman behar dira bidetik, baia edurtuta zuzenean joateko aukera dago.
Iban bere filtro berriak probatzen, argazki ikaragarriak atera zituen
Gotzon apurka apurka
Atzera begirada bat, Arlas mendia
Atseden bat egiteko gelditzen gara, likidoak edan eta zerbait jan
Enbutua pasata, eguzkia berotzen hasi zuen
Arlas
Anieko piramide ikaragarria, igotzeko falta zaiguna
Azken aldapak igotzeko, kranpoiak jartzen ditugu. Eta fruitu pare bat jan eta gero gorantzako bidea hartzean dogu.
Iban aldatzeei aurre egiten, gogor.
Konoaren azken aldapa dagoen lepoan beste ur tragoxka bat bota eta aurrera jarraitu genuen
Kaña ematen azken aldapari, pala inklinatu bat, bataz besteko malda jarraiarekin. 45º graduko aldapa edukiko du, baia lasai hartuz, eta zig zag batzuk eginda arazo gabekoa.
Alanoetara begirada, bertan ikus daiteke azken palaren inklinazioa
Iban eta ni, tontorrean, haize bortitza jotzen zuen eta heldu bezain laster plumazko txamarrak jartzen, argazkia Gotzonena.
Gotzon bere azken metroetan, atzean Countende bere mendia dekola.
Azken metroak, Midi d'ossau eta Bisaurin mendiak antzeman daitezke
Aupa txapeldun, beste bira bat eta goian.
Midi d'ossau handia
Iban eta neu, pozik Anie/Auñamendiko tontorrean, 2507m.
Countende, Mahaia, Tabla, Petrecherma...
Jendea frantziako aldetik igotzen
Taula eta Mahaia, urrian bertatik egon giñen. Erreportaia hemen
Billarie eta Alanoak atzean
Countende
Arlas Anieko tontorretik, gertu dagoela ematen du...
Baina ez hainbeste, hori bai eguna ikaragarria.
Ezkaurre
Txamantxoia
Iban tontorrean
Mahaia eta Petrecherma
Neu tontorrean atzean Añelarra, Ezkaurre, Txamantxoia, Mahaia...
Iñurriak tontorretik
Tontorretik jeisten
Behean, lepoan, tontorrera igo garen lehenengoak izan gara ta momentu batean jendez beteta.
Añelarra
Premio ona
Deskantsua iten, merezitakoa gainera.
Apurka apurka jende gehau igoten doa.
Mendizalea igoten, Añelarra atzean duela
Ori mendia
Iban konoari argazkia ateratzen
Fila indioan
Jeisten
Argazkitzarra, zelako eguna.
Azken pala
Iban, Anie atzo dekolarik
Anie eta Añelarra
Ordenagailuarentzako argazkia...
Soumcomy mendiarekin
Anie mendia
Iban...karraka...topoaren bisita jajaja
Zoom apur bet emonez
Belgikatik maitasunez
Eskiatzailea Arlaserantza gozatzen
Lainoa sartzen zaigu
Ta momentu batean ez dugu ezer ikusten, eta markak jarraituz goaz
Konfunditu eta mendateko Scalextrikera dijoan bidea hartu genuen...=(
Baia azkenean zabaldu zuen
Bide normalera bueltatzeko malda bat igo behar izan genuen, bertatik metalezko etxolara jeisteko
Behin guztiz lainoa joan zanean jeisti behar genuena
Malda handia zuenez momentu batean kranpoiak jarri genituen berriro
Jeisten
Jende asko raketekin bueltatxo bat ematen, egun ederra aprobetxetan
Arlas mendia pasa ta gero, Anie urrun gelditzen da
San Martingo Harriaren parkingean, atara garenean ez zegoen kotxerik.
Burgin, hamburgesa batzuk eta solomoa jaten erreka parean, bukatu ta gero, etxerantza bidea.
Hauxe izan da dena, mendi ikaragarria eta eguna baita.