2019(e)ko abuztuaren 12(a), astelehena

2019_07_21- Tenailles de Montbrison. Éperon Renaud (6a+/300m)

Alpeetako bigarren egunean, bertako hormatxar famatuetako bat eskalatzera animatu giñen, Les Tenailles du Montbrison, hain famatua ta hainbeste historia duen bidetik, arroka oso ona duen ingurua, ta anbiente ta giro asko duen eskalada, inguruko paraje ederragaz.

FITXA TEKNIKOA:
  • Lehen igoera: 1983 - Jean-Michel Cambon, Christian Ferrera. 
  • Reekipamendua: 1989 - Jean-Michel Cambon, Gérard Fiaschi.
  • Zailtasuna: 6a/b   / 300m
  • Nola heldu bidearen basera: Parkingetik gora dagoen zelai ingurutik, pista jarraituz, errekara heldu arte, bertan ezkerretara doan bidexka jarraitu goikaldeko inguruan orratzak ikusi arte, 1.30h inguru.
  • Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. Pitoiren bat eta kordinoren bat ere badago bidean zehar, orokorrean bilgune guztiak ekipatuta daude.
  • Materiala: 12 expres, friend ertainak/txikiak (C0.5tik 2ra) ondo etor daizteke. 60 bi metrotako soka eta  bilguneetarako materiala.
  • Jeitsiera: Bigarren torreoiko rapeletik 25 metrotako rapel batean, virak jarraituz, ondoren hitoak jarraituz, bidexkara heldu arte.


Topo: Éperon Renaud, Tenailles de Montbrison
Autor: www.ruanolin.com


ERREPORTAIA:


Tenailles de Montbrisoneko torreak


L0 (III): Zuhaizka baten ondora igotzen gara, hasierako gezia jarraituz, bilgune bat aurkitu arte, bolt batekin repisa eroso batean.

L1 (V): Luze oso polita, ezkerretara ateratzen da trabesian bilgunetik, diedro ostundu batetik igotzeko, nahiko bertikala, liburu diedroa, oso ondo txapatua ta kantu ugarirekin, bilgunera heltzeko.



L2 (V+), tirada oso ona, bilgunetik ateratzen da, diedro etzan batetik, sabai bat eskumatarantza zabaltzen gaindituz, zuhaizka baten bila, plaka txiki bat igarotzeko bilgunera heldu arte, espoloiaren eskumaldean, bi bolt, repisa eroso batean.



L3 (V+), plaka etzanak, sabaitxo txikiak igaroz, politak.

L4 (V), hasiera fina, ondoren diedro bat igaroz bilgunerantza heltzeko (bolt bat eta arrakala).


L5 (V), laburra, lehen torreoiko tontorrera dagoen rapelera heltzeko, bertatik 15 metrotako rapel bat egiten dugu lehen eta bigarren torreoiaren artean dagoen lepora jeisteko.

L6 (IV+), lepotik bigarren torreoiko repisa handira heltzeko trantsizio luzea, nahiko arroka txarra ta apur bat sobatua, izan ere luze komuna da beste bideekin batera, bilgunera heltzeko zalditxo pausu ederra.



L7 (6a+), arrakal oso polita, itzela, baia oso sobatua dagoena, krokisean jartzen zuen, tres patinne!!! jajaja, oso ondo txapauta egon arren, nahiko fisikoa ta teknikoa da, ta helduleku onak oso sobatuta daude, hankak baita, bertikala, ondo egiten da.


L8 (6a), bilgunetik ateratzeko pausu itsusi ta zikina, ondoren bertikaltasuna hartzen du berriro, ta arrokaren kalitatea hobetzen da.


L9 (V+), plakatik ateratzeko luze tonto bat, ondoren eskalatzen eskatzen duena.

L10 (V+), 5 izarretako diedro handia, kantu ugarirekin, tirada oso luzea ta ederra, oso ondo txapatuta dago, iltzeak ta boltak, ta ez dagoen lekuan, edozer gauza sartzeko aukera dago.

L11 (III), ertzeko tirada apurtua, bigarren torreoiko rapel bilgunera heltzeko, kontuz arrokarekin.


L´Argentiere Besse ingurua.


Rapel instalazioan, bi iltze ta bolt bat.


30 metrotako rapel bat, zoruan uzten dozku, ondoren virette batzuk jarraituz lepora heltzeko, oso ondo markatuta hitoekin.




Orratz ederrak, kalitate oneko arroka, ta Dolomitetara gogoratu ahal duten formak eta orratzak.



Eskalatutako bi puntak atzean ditugularik, ederra,


Inguru ederra, aproximazio oso polita duena ta lasaia, ta inguru aparta, kalitate handikoa ta zapore oso ona uzten duena, oso gomendagarrie lekue, animatu probatzera.


Inguruaz ideia bat egiteko sareko bideo eder bat



Laster gehiago.

iruzkinik ez: