2019(e)ko apirilaren 20(a), larunbata

2019_04_13.Egino. Elmer (V/220m)


SARRERA

Asteburua etxetik pasatzea toketan zan ya, hainbeste asteburu kanpora ateratzen ibili ta gero, zapatuan Madarigaz gelditu nintzan bientzako erdibidean gelditan dan bide erraz hau eskalatzeko ta ondoren bazkaltzera joatea ta munduaz berba egiteko ajaja.

Bidea, Eginon aurki ahal diren guztien antzekoa, nahiko begetazioa izan arren lehen luzeak ondorengo hiru luzeak gustatu zitzaizkidan, goikaldean kanpa handia pasa ta beste luze bat goikaldera ateratzeko, erosoa eta arina.

FITXA TEKNIKOA

Materiala: 12 zinta + bilgunetarako materiala.
Arroka: Kareharria
Orientazioa: Hegoa
Garaia: Urte osoa (arrokari lehortzeko denbora ematen baldin badiogu).
Ekipatzailea: Antxon Gorrotxategi eta konpañia.



L1 (45m, 4c). Lurrez jantzitako kanala. Ondoren hormatxo bat. Gero plaka etzanagoetatik jarraitzen du luzeak bilguneraino. Hasierako kanalaren amaieran eskuineko parabol lerroa jarraitu behar da. Ezkerrean ikusten direnak beste bide batenak dira. 
L2 (40m, 5b). Bilgunetik irten eta lehenengo asegurura iristeko plaka oso etzan batetatik (zati erraza) 15 metro inguru igo. Plaka bertikal bat hasieran nahiko zimurtsua, ur-tantekin osatutakoa. Jarraian beste plaka bat aurrekoa baino bertikalagoa. Ongi babestutako pasabide fin bat bilgunera iritsi baino lehen. 
L3 (40m, 5a). Arroka delikatua lehenengo 4 metrotan, lehengo aseguru punturaino iritsi arte. Ondoren luzeko pasagune gogorrena duen hormatxo bat. Euste-leku ugariak dituen plaka bertikal batetik jarraitzen du. Bederatzi eta hamargarren aseguruen arteko distantzia apur bat luzea. Zatia erraza da, baina ongi etor lezake friend ertain edo zinta bat. 
L4 (30m, 4c). Bilgunetik irten eta oinez 15 metro inguru egin hurrengo plakaren oinarrira iristeko. Hormaren azpian bilgune berri bat egin daiteke (zuhaitz bat dago zinta batekin). Luzea plaka etzan batzuekin hasten da. Gero horma bertikal bat, baina euste-leku ugariekin. Lehenengo asegurua 5 metro ingurura, baina zatia arroka-zubi edo friend batekin babesteko aukera dago. 

Bilgunetik eskuin aldera 80-100 metro oinez egin bi enbor dituen haritz batetaraino. Bere oinarritik bi parabolt lerro ikusten dira. Gurea eskuinekoa da. 

L5 (60m, 4c). Goiko aldean semiekipatuta dagoen luzea. Lehenengo asegurua urruti, baina zatia erraz babes daiteke arroka-zubi edo friend batekin. Euste-leku oneko plaka bertikal batetik jarraitzen du luzeak. Seigarren eta zazpigarren aseguruen artean ekipatu gabeko 15-20 metro daude, baina friend-ekin, fisureroekin edo arroka-zubiren batekin babesteko nahiko aukerak daude.



iruzkinik ez: