2018(e)ko urriaren 5(a), ostirala

2018_09_22-Egino. Udaberri. (5c/220m)

SARRERA


Asteburua etxetik pasatzea toketan zan ya, hainbeste asteburu kanpora ateratzen ibili ta gero, zapatuan Madarigaz gelditu nintzan bientzako erdibidean gelditan dan bide erraz hau eskalatzeko ta apur bat katxarroakaz jolasteko.

FITXA TEKNIKOA

Materiala: 12 zinta + bilgunetarako materiala. Ekipamendua osatzeko 3 edo 4 friend ertain, fisureroak eta zinta luze batzuk.
Arroka: Kareharria
Orientazioa: Hegoa
Garaia: Urte osoa (arrokari lehortzeko denbora ematen baldin badiogu).
Iraupena: 3h15min

Ekipatzailea: Antxon Gorrotxategi.




L1 (40m, 8 aseguru, 5a). Plaka batekin hasten da. Ondoren euste-leku onak dituen horma bertikalago bat. Zati hori igaro ondoren plaka apur bat etzan egiten da, baina arrokaren kalitatea okertu egiten denez arretaz jarraitu behar da. Blokez osatutako zati bat igaro behar da bloke handi batean eraikitako bilgunera iristeko. Lehenengo asegurua urruti, 7 metro ingurura.

L2 (20m, 4 aseguru, 4a). Bilgunetik lehenengo asegurura doan zatian arrokaren kalitatea txarra da eta, nahiz eta zaila ez izan, arreta handia jarri behar da. Gero gauza hobetzen doa. Luze osoko euste-leku gehienak pintza modura hartzekoak dira. Ondo datoz friend ertain edo fisurero pare bat lehenengo zati honetarako, lehenengo asegurua 4-5 metrotara baitago.

L3 (40m, 10 aseguru, 5c). Lehenengo asegurua apur bat urruti (6 metro ingurura). Zati hau nahiko erraza da, baina ongi dator zerbaitekin osatzea. Lehenengo asegurutik bigarrenera (sabaiaren azpian dagoen horretara) 10 metro inguru daude eta ez dago ezer ipinita. Tarte hori nahiko erraza da (4a), baina ongi dator friend edo fisureroren batekin osatzea. Sabaia dirudiena baino errazagoa da eta erraz gainditzen da. Gero datorren plakak arroka trinkoa du eta oso ongi babestua dago. Apur bat estutu behar den itsasgarritasunezko pasagune fin bat du, baina A0-n gainditzeko aukera dago.

L3bis (25m, 1 aseguru, II-III). Hasieran kresta zati txiki bat, erraza, baina arroka oso apurtuarekin. Krestaren lehenengo eta zailtasun bakarra ezkerretik (zuhaitza) edo eskuinetik (parabolt 1) igaro daiteke. Metro batzuetan kresta jarraitu eta gero ezkerrera egin, plataforma handi baten bila. Bertan bi arroka-zubi sendoz osatutako bilgunea aurkituko dugu.

L4 (25m, 7 aseguru, 4b). Hormatxo bat hasieran eta ondoren ur-tantez osatutako plaka polit bat. Plaka gainditzerakoan luzeak ezkerraldera egiten du. Bilgunea arte batean.

L5 (25m, 5 aseguru, 5a). Ezkerraldera trabesi horizontal batekin hasten da luzea (5 metro inguru). Ondoren zuzen igo euste-leku txiki baino onak dituen plaka bertikal batetik. Bilgunea aurkitzeko luzeak ezkerrera egiten du, ia horizontalki. Bilgunea hau Elmer bidekoa da ere.

Bilgunetik irten eta 80-100 metro eskuin aldera egin, ia horizontalean, espoloitxo nabari baten bila, bertatik jarraitzen baitu bideak eta.

L6 (35m, 8 aseguru, 4b). Arroka trinkoz osatutako plaka etzan batekin hasten da luzea. Ondoren euste-leku onak dituen plaka bertikal bat. Luzearen azken herena gorantz eta eskuinera jotzen duen trabesi bat da.


L7 (40m, 4 aseguru, 4b). Bilgunetik zuzen irten eta gure gainean geratzen den gailurtxo batetara jo. Lehenengo asegurua urrun, 15 metro ingurura. Zati hau erraza da,  baina harri  eta bloke solteren bat edo beste ditu. Arreta apur bat jarri behar da, baina zati hau bigarren luzeko zati delikatua baino askoz hobeagoa da. Lehenengo asegurutik amaieraraino luzeko arroka kalitatezkoa da. Plaka etzanean itsasgarritasunezko pasagune finen bat, baina ongi babestutakoa.

(informazioa HEMEN ESKALATZENKAS)

ERREPORTAIA:


Lehen luzea nahiko begetazioz beteta dago.


Lehen  bilgunea zuhaitz batean egiten da.


Metroak irabazten goaz, harriaz gozatzen ta begetazioa desagertzen doa.




Elmer eta Susi bideetan eskalatzaileak.


Paraje ederra.


Bilgune ona.


Goiz polita bota genuen.


Madari fisurero bat sartzen.



Plakak.

Egino herrixka.


Azken luzea, txapak egon arren, berta bidearekin bat ateratzen da, arrakalak erabiliz igo gaitezke.

Espero gustatu izana, bidea ez da onena ezta gomendagarriena, baia goiz polit bat pasatzeko egokia.


Argitaratu iruzkina