2018(e)ko martxoaren 9(a), ostirala

2018_02_25_Barrosa. Oceano Pacifico.150m/III/IV-

Aurreko egunean SUEÑOS DEL AGUA eskalatu genuen Bielsako hego aurpegian, handik hego aurpegira joan ta baldintza onenak ez zeudenez eta Dorada Korte inglesean baino jende gehau zegoenez Pinetako aterpera joan giñan gaba pasatzeko, dutxita eta bazkari merienda, arin joan giñan ogera, ta hurrengo egunean madrugoi ona eman genuen, goizeko seiretan Barrosara bidean giñan.

Barrosako parkingean Ruth Craven eta Jonekin aurkitu giñan ta helburu berdinekin zijoazen, ez giñan zoro bakarrak!!!

Antza danez, infohielo berrian baldintza ona zeudela jarri zuten eta domekan perenigrazio ikaragarria izango zanaren bildurraz.

Lehen argikekin arnesa jartzen ari giñan eta Ruth eta Jon ezagutzen zutenez, lehen txanda beraiei utzi genien.

FITXA TEKNIKOA:


  • Luzera: 150m
  • Zailtasuna: III/IV-
  • Jeitsiera: Edo bide berdinetik edo eskumatara sendatxo bat jarraituz Goullote Arapahoeko rapelak jarraituz (bi rapel 45 eta 60m).

ERREPORTAIA:

L1: 80/85 gradutan dabilen lehen luzea, 40 metro ingurukoa, nahiko mantenitua, bilgune bi ezkerretan, hobe goikoan egitea, ondoren marruskadura gutxiago izateko soketan.


Jon lehen luzea zabaltzen



Ruth adi adi soka ematen.


Argazkia (JON): Mikel lehen bilgunera heltzen

L2: 75/85 gradutan mugitzen den trabesia diagonala, ondo txapatu beharrekoa eta anbiente asko daukana, ikaragarri ona.


Mikel luzea errekuperatzen, atzean Gipuzkoar kordada bat bilgunean ikusten delarik.


Mikel bigarren bilgunera heltzen


Barrosako harana


Mikel Arapahoeko azken rapelatik ateratzen.


Katuoineko Fran eta Urko, Oceano Pacifiko bigarren luzea eskalatzen!!


"Circo de BARROSA", ezagutzen ez genuen ingurua, eta asko asko gustatu zitzaiguna, laster bueltauko garelaren sentzazioa dekot. Goullote Arapohe, Alonquinos, Bachetas, Espluca....etab, lista luzea.


Hurrengoarte

iruzkinik ez: