2017(e)ko urriaren 2(a), astelehena

2017_09_26-Gourette.Pene Sarriere (1.944m).Ekialde aurpegia. Bide klasikoa (200m/V/D+)

SARRERA:

Mikelek eta neuk iraileko azken astea libre hartzen dugu lanean hainbatera joateko, lekua gutxienekoa zen, hasiera batean Picos de Europara joan nahi genuen, baina eguraldiak albo batera ustea bideratu zuen, Catalunia aldetik (Terradets, Montrebei, Vilanova etab) ematen zituzten tenperatura altuak azkeneko momentuan Le Valle de Ossauko haran ahaztura eskalatzera joatera bultzatu zigun, Gourette, Larribet, Arremoulit, Miegebat etab.


  • Lehen egunean Pene Sarriereko klasika egin genuen (200m/V)
  • Hurrengo egunean Excelse  Veille Sur Toi Pointe Sthefanera (525m/V+)
  • Ondoren haranez aldatu giñen ta Foratatako Capricho de Primavera egitera joan giñan (6c/430m)
  • Amaitzeko Peña Ruebako Santi Sagasten (240m/6a) barrankismo antzeko bat egiten.

FITXA TEKNIKOA:


  • 1 igoera: M.Bernos, J.Demay eta Jean Ravier (1959)
  • Materiala: 10-12 zinta eta bilguneetarako materiala. Mikro batzuk erabilgarriak izan daitezke.Bilgune guztiak ekipatuta.
  • Zailtasuna: 200m/V/D+
  • Nola heldu: GR-10 hartu eta Pene Sarrieretik gora igo, pistetatik aintziratzoa eskumatara utziz, bidezka jarraituz laster ikusiko dugu mendiaren ekialdeko horma.
  • Bibliografia. Le Valle de Ossau. Orio Buxo eta Lusi Alfonso.

ERREPORTAIA:

Col du Aubisquen gosaritxoaz gozatzen eguzkia hartzen dugun bitartean.


Kotxea Gouretteko eski pisten ondoan dauden eraikinetan usten dugu eta pistatik gora Pene Sarrierera igotzen den bidea hartzen dugu ezkerreko aurpegirantza joaz.


Egun esatera ateratzen zaigu (Argazkia Mikel)


Pene Sarriereko ekialdeko aurpegia, kotxetik hormara 30-40 minutu behar dira.


L1: V/30m, Luze nahiko itsusia, trabesia nahiko itsusiarekin eta begetazio askorekin, hala ere oso ondo txapatua dagoena, luze hau txarra izan arren goikaldetik ditugun metroak eskalada merezi dute.

L2: III/20m, espoloi txiki batean altxatu eta bidezka bat jarraituz trepadatxoak egiten bilgunera heldu arte.

L3:V/35m, arrakal bat jarraituz eskumatara joaz erdi trabesian, oso ondo txapatuta dagoena, pausutxu erraz bat deko orekagaz jolastu beharrekoa.


Neu R2an eta igaro beharreko luzea.


R4: V/30m. Aurrekoaren tonika berdina jarraitzen duen luzea, arroka oso konpaktoa duena eta bilgunera heldu baino lehen pausua duena, hanka asko ditu eta apur bat igoz ondo egiten dena.


Bilgunera iristen, ballestrinkea egiten dudan bitartean.Bilgune guztiak oso erosoak dira.



Bilgunean, spoke ;)


L5: IV+/30m. luze erraza eta polita, hanka mordoarekin eta kanto ugariarekin.
Selfia luzea hasi baino lehen.


L6:V/35m. Azkeneko luzea, bi bariante daude, ezkerretik hiru txapa txapatuz gero eta ondoren ezkerretik jarraituz diedrotxo apurtu batetik tontorrera edo zuzeneko bariantea, V ko gradua, niri gehien gustatu zitzaidan luzea, hiru txapak txapatu ondoren eskumatara sirga batetik jarraituz eta pitzadura oso estetiko batetik gora tontorrean dagoen bilguneraino.


Leku zoragarri polita eta bakartasun ugarikoa.


Tontorreko bilgunean atzean Gouretteko pistak eta antziratzoa ditudalarik.



Pene Sarriereko ertza (IV/100m), beste baterako fitxatua gelditzen da.


Jeitsiera ertzera doan bidea hartu beharrean ertz zabal bateteik Gouretteko norazkoan doa, destrepe txiki batzuekin nahiko laster hartzen dugu basora doan bidezka, eta bertatik 30 minuturen bueltan heltzen gara kotxera.


Udazkeneko koloreazkaz basoan murgiltzen




Hauxe da dena, ezagutzen ez genuen ingurua, asko gustatu zaiguna, bide polita eta erraza, baina hala ere oso gomendagarria, oso ondo txapatua eta arin batean egiten dena, animatu eta probatu.

iruzkinik ez: