2016(e)ko azaroaren 17(a), osteguna

2015_11_28-Tierra de Dragones (Peña Rueba) (400m/6b)

SARRERA:
Mikelek azaroako azken astean oporrak hartzen ditu, eta neure astelehen librea aprobetxatuz, 6 egun pasatzeko aukera ikusten dugu Riglosen, gehiago pentsatu gabe, ostegun arratsaldean Gasteizen batzen gara, eta Eroskian janari asko erosi ondoren, lasai lasai hartzen dugu Rigloserantzako bidea.

Ideia nahiko argia zen, Pirinioan eman behar zuten eguralditik ihes egin eta Rigloseko horma beroetan ahal zen guztia eskalatzea. Bariku gauean Sergio batzen zitzaigun gurekin aste burua pasatzeko asmoarekin.

Eta nola ez, bide batzuk erabakita, baina besteak, eskalatu osteko garagardoa hartzen genuen bitartean, Rigloseko hormatzarrak ikusten genituen bitartean, eskalada gidarekin batera erabakitzea zen asmoa.

Rigloseko aterpean 5 egunetarako reserba egin genuen eta ostiral arrastian Sergio batu zitzaigun, orain dela gutxi zabaldutako bide berria ezagutu nahi genuen Peña Rueban, eta hórrela Riglosen ematen diren zapatu jendetsutik ihes egin.

Aukeraketa txarra izan zan, goizetik esnatu arren ta oso goiz eskalatzen hasi arren, eki-iparraldeko aurpegia izanda hotza laster sartu zitzaigun, horrekin kontatzen genuen, baina izan genuen haize ikaragarria izan zen, asko ahuldu zigun eta bai geu bai Gallego Espoloian zegoen beste kordada bat 300 metro eta gero eskalatu ondoren rapelatzera derrigortu zigun.

FITXA TEKNIKOA:
·          Zailtasuna: 6b (V+/A0 )
·          Luzera: 400m metro.
·          Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta rapelatzeko argollekin.
·          Ekipatzaileak: Jesús Sánchez, Kike Royo, Toño Nogües, Luis Albero eta Antonio Antoñanzas 2014an.
·          Materiala: 20 zinta expres eta bilguneetarako materiala. 60 metrotako bi soka. Bidea oso ondo ekipatuta zegoela iruditu zitzaidan, eta bilgune guztiak erosoak dira.
·          Denbora: 30 min hurbilketa/ 5-6 ordu eskalada/1.30min jeitsiera.
·          Sasoia: Ipar-ekialdeko orientazioa duen espoloia, egun berotsuetan eskalatzeko aproposa.
·          Nola heldu hormara: Kotxea Jacatik datorren errepidetik baino lehen KM-40an eskumatara pista bat igotzen da, 50 metro igotzen ditugu pistatik eta kurba batean parking txiki bat dago, bertan uzten dugu kotxea eta oinez jarraitzen dugu bidetik pista bukatu arte, hemetik hormaren basea argi eta garbi ikusten da, bide txiki batetik bertara hurbildu eta ezkerretara biratu heltzerakoan, txapa disdiratzuak topatu arte, behekaldean ibilbidearen izena eta dragoi txiki bat dauka. (30 minutu)
·          Jeitsiera: Tontorretik bidezka bat jarraitzen dugu Murillo de Gallegoko norabidean,hito batzuk jarraitzu, eta 10 minutu beranduago, bigarren kanal batera heltzen gara, zoruan bilgune bat dago 2 paraboltekin, katea eta malloia. 35 metrotako rapel oso bertikala. Hemetik behera sirga fin bat jarraitzen dugu, zuhaitz batera heldu arte, hemen beste bilgune bat dugularik. 20 metrotako rapel labur bat koba batera iristeko. Kanal itsusi eta begetazio asko duena igaro eta azken rapela aurkitu arte, 30 metrotan zoruan uzten diguna.

BIDEAREN KROKISA:


 (Iturria: Caracol Love Climbing)

ERREPORTAIA:

Peña Rueba lehen orduan Rigloseko aterpetik begiratuta


Bidearen hasieran dagoen marka “bereizgarria” jaja.


L1_6a, pausu txiki batzuk ditu hasiera eta gero trabesia bat eskumarantza lehen bilgunera iristeko.

L2_6ª, aurreko luzearekin konparatuta oso ezberdina da, pausu batzuk desplomearekin dituenak bigarren bilgunera iristeko.

L3_6a+, plakeroago den luzea, baina amaiera oso polita duena, desplome batetik ezkerretara joanda bilgunera iristeko.

L4+L5, IV, Trantzisiozko bi luze, biak IV gradukoak eta txapa gutxirekin ez da batere zaila.

L6_V+, hormaren bigarren zatia, arroka zati honetan ez dirudi hain ona baina hala ere kalitate altukoa da.

L7_V+, aurrekoaren antzekoa, arroka oso ona eta luze oso polita.


L8_6b/b+, Hasieran pausu fin bat dauka, eta amaieran beste bat, tripatxo batzuk igarotzeko blokeko pausu batzuekin.

L9+L10_V+, enpalmatu daitezke, plakeroak diren pausuak eta pausu finagoak.

L11_IV, tontorrera heltzeko luze labur eta erraz bat.

Rapelatzen


Piriniotako tontorretan azken eguzki izpiak



Gallego erreka



Riglosen seguru beroago egongo giñela, Ideas de bombero!!!!



Hurrengo egunean “Irene y la paz (200m/6c)” bidetik jeitsi eta gero gustora bazkaldu genuen Peña Ruebako hormatxarra aurrean genuelarik, arroza kubana erara, indarrak errekuperatzeko onena dudai gabe. Bon Apetit!


iruzkinik ez: