2016(e)ko urriaren 14(a), ostirala

2016_07_02/03-Aneto (3.404m) Estasen-Petit Black korredorea (PD+/250m)

Uztaileko lehen asteburua, irteera bat egiteko irrikatzen eta barikuan, arrastiko lauretan Gasteizen gaude Julen, Iban ta neu, Mikel batu eta Benasqueko bidea hartzen dugu, bertan lo egiteko. Plana, oraindik zabalik bazegoen “Refugio Pescadores-era” igotzeko pista, bertararte furgonetarekin, eta hurrengo goizean Aneto igo eta tontorrean lo egitea, eta hurrengo egunean jeitsi eta Vallibierna edo Araguelles mendiak igotzea.

Bidea uste genuena baino luzeago egin zitzaigun, furgoarekin arazo batzuk izan bait genituen, Benasquen lo egin eta hurrengo egunean, zapatuan Coronaseko goiko ibonaren ondoan egin genuen lo, bertan zegoen vivac leku batean, hurrengo egunean goizetik esnatu eta Estasen korredorea igo genuen, Petit Black irteratik, arazo barik, goizetik tontorrera heltzeko, eta hemetik Coronasera jeitsi eta Benasquera. Parkingean bazkari on bat ta buelta.

ESTASEN KORREDOREA_PETIT BLACK IRTEERA (PD+_55º/65º_250m)

Petit black korredorea, Estasen korredorearen irteera bat da, korredorearen azken partean, eskumatan gelditan dana, oso enkajonatuta dagoena, eta zabalera txikikoa, hiru metro inguruko zabalera izango du, 3300 metrotako altueran egoteak, eta bere ipar orientazioak eguzkiak egunean zehar ia ez diola ematen aseguratzen digu.

Petit Black korredoreak, sasoaiaren arabera, elur pakete handia izan dezake, edo mixtoan egin beharreko irteera, aseguratzeko zaila dena, bloke apurtu asko baititu, eta arrokaren kalitate oso txarra, korredorearen irteeran, bloke handi bat dago bilgunea bertan egiteko.

Geu joan giñenean, oso baldintza justuak zituen, hala ere, toke bat emateagaitik, bertatik sartu giñen, eta Anetoko tontorra lortzeko apur bat emozioa eman genion.

Kontuz euki behar da, bere zabalera murritza dala eta, korredoretik jeisten den edozer gauza guregana etorriko jaku, geuk ensamblean egin genuen, sokak eraman genituen eta motxilan ez eramateagaitik, goikaldean irteera mixtoa apur bat pikante zegoen eta pare bat friend sartu genituen badazpada be babesteko.

Materiala: Sasoiaren arabera, Pioletak eta kranpoiak, soka badazpada eraman genuen, pare bat eraztuen eta friend batzuk babesteko. Ez dira beharrezkoak. Sasoiaren arabera izotz torlojuren bat ondo etorri daiteke azken partean.

Zailtasuna: PD+/250m (55º/65º bitartean, sasoiaren arabera), ertza tontorrera, II+.


IBILBIDEA:

Pescadores aterpea-Coronaseko beheko ibona-erdiko ibona-Goiko ibona (Vivac)-Estasen korredorea-Petit Black irteera-Aguja Escudier-Aneto (3.404m)-“Paso de Mahoma”-Coronas lepoa-Coronaseko goiko ibona-Pescadores aterpea-Parking.



DENBORA:
Parking-Pescadores aterpea: 2 ordu.
Pescadores-Ibon alto Coronas: 4 ordu.
Korredorea: Ordu bat
Jeitsiera: 5.30 ordu kotxeraino.

ERREPORTAIA:

Benasquen, bariku gauean, afaldu ta gero lotara.


Lasai esnatu giñan, pistatik ezin zitekeen kotxez igon eta planak aldatzera behartuta ikusi bait giñen.


Cabaña de Pescadoresen zerbait jan genuen


Aterpea atzean utzi eta hitoak jarraitzen ditugu.


Apurka apurka altura hartuz




Bide guztia oso ondo markatuta dago, bai hitoekin eta puntu gorriekin.


Ibon del Medio


Aneto, lainopean.



Araguells eta Ibon del Medio


Vivac-ean sukaldatzen



Argazkia, bigerko erronka atzean dekogule.


Gabon




Lehen argiekin, Estasen korredorera hurbiltzen


Haranean lehen argiak


Estaseneko lehen zatian sartzen, Mikel eta Julen aurretik.


Eguzkiak apurka jotzen hasten da, parajea deskribaezina.


Petit Black bariantean sartzen.


Atzera begirada bat, Iban igoeraz gozatzen.


Coronas lepoa



Iban, argazki honetan korredorearen zabalera txikia ondo nabaritzen da.



Mixtoan zegoen irteera….arraindegiko izotza baino txarragoa.



Iban


Aguja Escudierrera igo,eta hemetik Estaseneko irtera dagoen lepora ateratzen gara.




Aneto (3.404m)



Mahomako pausua igarotzeko bidean




Selfie


Coronaseko lepora heltzen


Anetoko glaziarra



Igondako bidetik, Estasen eta Petit Black korredoreak.


Vivac-etik ateratako argazkia


Haranera jeisten




Desnibelak hanketan pasada ematen du.


Pescadores aterpean, ur trago bat eta kotxerantza jarraitu genuen jarraian.


Pistatik, ahalik eta arinen egiten jeitsiera astuna.


Korredore polita, tontor handi batera, baina aproximazio oso luzea duena, eta neketsua egin daiteken buelta. Gomendagarria bai, baina behin egiteko edo neguan eskiekaz ;)