2016(e)ko apirilaren 7(a), osteguna

2016_03_21-Aizkorri, Kanal Haundi Zuzena (PD+)

Unai Erresuma batutik zapatuan heldu ta domeka gauean jada geitu zidan aste santuko lehen astelehen hori mendian erabiltzeko, lanean jai neukanez, goizeko 9tan Beasainen gelditzen gara eta Julenekin batera, Zegamarako bidea hartzen dugu, azken egunetan jauzitako elurrak gogoekin aprobetxetako, Aizkorriko ipar aurpegian.

SARRERA:

Aizkorri mendilerrotik gailurrik bisitatuena Aizkorri mendia da nahiz eta, punturik garaiena ez izan. Mendi ikaragarri honek Araba ta Gipuzkoa banatzen ditu.

Bide normalenak, Oñatitik Arantzazura igotzea, Urbiako zelaietatik, Araiatik edota San Adriango Tuneletik igotzea da, igoera hauek ez daukate inongo zailtasun teknikorik, baie, negua heltzean eta honekin mendilerroa zuriz tintatzen denean,  beste igoera zail eta erakargarri batzuk azaltzen dira bere ipar aurpegian.

Ipar aurpegi honetako korredore ezagunenak Aizkorriko Kanalaundi, Aketegiko kanala eta Aitxuriko kanalak dira.

Korredoreak, 1000 metro inguruko desnibela dute eta 45º/50º malda konstantea daukate, leku batzuetan 60-65º graduko malda hartuz erresalte batzuetan.  Harkaitz hauetan egongo da beharbada pausu tekniko bakarra beraietatik gora trepatzea eskatzen baitute, elur kopuruaren arabera mixtoan egin behar da, horrek emoten dotze zailtasuna, izan ere elurraren baldintzak asko alda dezake zailtasuna.

NOLA HELDU:

Beasainetik Ordiziara joanda, herria pasa eta Otzaurtera igotzen den bidea jarraituz, GI-2637 bidea. Otzaurteko portuko lehen zatia igotzen goazen heinean, Zegamako tren geltokira doan bidegurutzea pasa eta hurrengo bidegurutzean eskumara hartzen dugu, hemetik ia bi kilometro igaro eta gero baserri batera iritsiko gara, kuneta bat ondoan duena, bertan kotxea uzteko. Buenabistako Baserria, Zegamako Goialdea auzoan.

FITXA TEKNIKOA:
·         Distantzia: 9 km.
·         Desnibela: 1000 m
·         Iraupena: 5 ordu jeitsi eta igo.
·         Dificultad técnica: Bere zailtasuna PD/PD+ inguran dabiltza, baldintzak asko alda dezakete gradu hau, tarte batzuetan  55º inklinazioa hartzera heltzen da.
·         Materiala: 60 metrotako soka bat, pare bat friend, arnesa, kaskoa, kranpoiak eta bi piolet.
·         Track: http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=6955056



ERREPORTAIA

Sarean dagoen krokisa, bertan kanalak eta bere zailtasunak ikusten dira.

 photo 1_zps4pxqalu9.jpg

Aizkorri mendilerroko kanalak. Guk 1 zenbakiduna egin genuen. Smithyren blogetik ateratako krokisa, bertan oso ondo irudikatuta agertzen dira Aizkorriko iparreko kanal guztiak, blog honetan Aizkorriko kanalei buruzko informazio asko aurkitu daiteke. LINKA

 photo 2_zpsoidson1e.jpg

Basotik denbora bat igaro eta gero, 1000 metrotako kotan dagoen zabalgunera ateratzen gara, bertan gurutze famatua dago, orain arte aurkitu dugun elurra oso biguna zen. Hemetik gora, inongo duda gabe ikusten da korredoreak jarraitzen duen bidea.

Bertan atseden bat hartzen dugu eta arnesa kranpoiak eta pioletak ateratzen ditugu, kaskua jarri eta apurka apurka gorako bidea hartzen dugu.
Hasiera
 photo 3_zpsmefcwbrh.jpg

 photo 4_zpsreme4bjj.jpg

Apurka apurka metroak irabazten goaz kanaletik gora, tarte hau oso erraza da, eta lasaitasunez hartzea gomendagarria, ritmo onean.

 photo 5_zpsog6vmfx7.jpg

 photo 6_zpshojtuufd.jpg

 photo 8_zpsnxqxxyuh.jpg

 photo 7_zpsxpeb0pmy.jpg

Aurkitu genuen resaltea, denbora genuenez, tarte zailenetik joan giñan, soka atera genuen eta pila bat gozatu genuen, pena elurraren gogortasun falta eta baldintza txarrak.

 photo 9_zpsaqdksg6l.jpg

 photo 10_zpsdnnqoajo.jpg

 photo 11_zpsuslyqtkj.jpg

Hemen, mendiak.net-etik Grouchok egindako krokisa jartzen dizuet, oso ondo ikusten baita jarraitu beharreko bidea. (Argazkia: Groucho, 2012ko otsaila, Aitzabal eta Aketegi artean dagoen lepotik atarata dago)

KROKISA:
  • Berdez, "sorbaldatik" egin beharreko flankeoa.
  • Urdina, aukera zuzenena da eta horma txiki bat dauka. Geuk hemetik eman genion, izan ere izotza transformatuta zegoen eta soka kanpoan generamanez, goian momentu batean bilgune bat montatu ta atoan pasa genuen, igoerari zailtasun apur bat gehiago emateagaitik.
  • Gorria, inklinazioa hartzen duen ingurua, 55º gradu inguru, baina ez dauka inongo zailtasunik.



 photo 12_zpsfrjzqh8f.jpg

Tontorra, Aizkorri 1528 metro.

 photo 13_zpsegbxg881.jpg

 photo 14_zps0ooyvk0s.jpg

Elurraren baldintza txarrak zirela eta, 60 metrotako rapel bat montatu genuen momentu batean, Julen eta Unai alde zaila arazorik gabe jeisteko.

 photo 15_zpsjpntxoui.jpg

Gurutzea dagoen gunera heltzen.

 photo 16_zpshylfr0ji.jpg

Igerturen erreportaian (oso landua dagoena), behin jeitsita ateratako argazkia, bertan oso ondo ikusten da egindako kanala. IGERTUREN ERREPORTAIA HEMEN

 photo 17_zpsgv1w8rss.jpg

Kotxera heldu, gauzak batu eta Zegamara, kafe bero bat eta barre batzuk botatzera.
Hurrengoarte






iruzkinik ez: